2003-2004 ikasturtean EHUko Informatika Fakultateko Konpilazioa I irakasgaian burututako praktikaren kodea; irakasgaia Nerea Ezeiza eta Eneko Agirrek irakatsi zuten.
Itzultzaile hau ADA programazio lengoaiarekin egin da Windows ingurunean, Windows 98 Bigarren Edizioa Sistema Eragilean hain zuzen ere, eta konpilatzeko ADAren GNAT dohaineko konpiladorea erabili da, ADAGide deritzon ingurune grafikoaz lagunduta.
Iturburua konpilatzeko, ADAGide ingurunea erabilita, nahikoa da Itzultzailea.adb fitxategia ireki eta Compile (F2) eta Build (F3) aginduak erabiltzea fitxategi exekutagarria lortzeko.
Komando lerroa erabiliz zera tekleatu beharko da:
$ gnatmake itzultzailea.adb
Exekutatzeko nahikoa da konpilaziotik sortzen den fitxategi exekutagarria abiaraztea parametro gabe, berak exekuzioan zehar eskatzen baititu helburu eta iturburu fitxategien izenak.
docs karpetan praktikaren dokumentazioa jarri dut.
Lan hau hiru ikasleren artean egin genuen, baina nire bi lankideen izenak apropos kendu ditut.
Lan hau beste hainbat ikaslek aurreko urteetan egindako lanetan oinarritu zen, eta euren izenak ere apropos kendu ditut.
Izenak kentzea ez da izan meritu guztia niri ematea, bakoitzaren izena babestea baizik.